| Batzuk aireportutan animoak astintzen, beste batzuk ostera... |
| Abenduak 4 larunbata, kriston hotza goizean, beranduago hasten gara gure gaurko periploa. Arantzazutik Durura bidean. Eguraldia ezin hobea. Aspalditik eguzkia ikusi gabe. |
| Oraindik raketak ipini gabe. Elur gutxi. |
| Zaldiak miatzen janari bila. |
| Durutik gora elur dexente eta raketak oinetan. |
| Toki ederra gozatzeko |
| Haizea... eta elurra... biak batera forma dotoreak osatzen |
| Nahi gabe Tellakaskuetan agertu gara. |
| Haizea jasatzen, argazkiak ez du ematen baina bolada gogorrak ditugu. |
| Akaitz-Botreaitz eta atzean Anboto, badabiltza eskiadoreak pala horietan... |
| Aizkorriko gailurreria. Oso Alpinoa dago. |
| Artzanburura heltzen... Haize gogorra eta hotza hemen goian... |
| Tontorrean hotza nagusi, baina oso pozik.. |
| Buzoi koloreduna ere izoztuta |
| Txindoki eta Aralar elurtuta. |
| Jetsiera dotorea Bizkornia kollauruntz. |
| Kanaleta dotore batetik jeitsi gara eta orain hemen bazkalduko dugu, toki idilikoan, hemen ez dabil iñor. |
| Otzaurtetik gora San Adrian aterpera, egia da elur asko kendu duela haizearekin. Gaurko haize bortitza dago iragarrita. |
| San Adrianeko tuneleraino heldu gara ondo tapatuta. |
| Ezin da denbora asko egon, haizea eta hezetasunaren ondorioz. |
| Estalaktitak barruan. |
| Erromatar bidean jartzen ditugu raketak, babestuta gaude inguru honetan |
| Goiko aldean ez, haize bortitza eta lainoak joan eta etorri dabiltza. Ez gara joango Aratzera desatsegina dago eta, haizea oso zakarra dabil , eta Argorrira igoko dugu, ez bait dugu ezagutzen. |
| Tontorrean, haizearen enbatei aurre egiten |
| Behian Zegama eta fondoan Erlo eta Ernio, kostan dirudi garbiago dagoela. |
| Hemen berriz haizetik babestua |
| Etxerakoan Txindoki agertzen zaigu, egun batetik bestera txuri kolorea galtzen ari da. |
¡Qué paisajes! la nieve les da una nueva apariencia y las fotos son preciosas
ResponderEliminarEs verdad!! es una sensaciòn ùnica que para empezar la temporada se saborea..
ResponderEliminar