Elgoibartik atera ginen gaueko 12etan.
Orduantxe hasten zen gure periploa
7 ordu egin genituen autobusean (geldialdiak, GPS-arekin erdi galdu bai eta desbideratu)
Behin prestatu eta 8:30etan hasi genuen gure mendiko plana.
Bide zabal eta ondo prestatua, loreak edonon. Ah! ze usain ederra...
Aurrean daukagu, gaur egingo dugun mendia, "Cabeza Nevada" (2.433 m).
Aurten denboraldia luzatzen ari da eta oraindik elur asko dago, ura ere bai, horrek ematen baitio indarra bertako paraje hauei. Liluratuta gaude!!
Aldapa gogorra eta lainoak ugari, ekaitza datorrela dirudi, zerbait jan eta korrika batean (gure neurrian) behera goaz blokez-bloke.
Eskerrak kairrei, ez baigenuen ezertxo ere ikusten.
Aterpera itzultzean atzean utziak geneuzkan tximista eta trumoiak.
Inguru honetara datorren jendearen gehiengoa Almanzor-era (2.592 m) joaten da, hau baita Gredoseko zein Sistema Zentraleko gailurrik altuena.
Argazkian agertzen diren bi gazteen esanetan, tontorrak oso baldintza gogorrak agertzen zituela adierazi ziguten.
Elur asko eta gogortua, 50ºko malda pikoa...
Gu ordea pozik gaude, aterpea topera baitago eta giro polita dago.
Hurrengo egunean euripean hasi gara ibiltzen, gaurko mendia errezagoa da eta ahaleginak egingo ditugu guztiok tontorrera iristeko.
Laguna Grande (1.980 m) lakua inguratzean, ur asko duenez busti ere egin gara.
Guretzako hau abentura bihurtu da.
Los Barrerones izeneko zonaldera goaz Plataformarantz doan bidea hartuz eta ondoren, eskumara jo dugu, lorez inguratutako bidea jarraituz Morezon (2.384 m) gailurrerantz.
Horrez gain, atertu egin du eta ikuspegia zabalagoa da orain. Hegoaldera begiratuz gero, Caceres probintzia daukagu eta iparraldean berriz, Avila.
Azkenean, danok pozik gaude, aurten ere sortea eduki baitugu eta eguraldia lagun izan baita.
Argazkian, Morezon gailurrean, atzean El Moro tontorra agertzen delarik.
Itzulerako bidaian hurrengo urterako txangoa pentsatu genuen. Auskalo!
Orain, energiak bete beterik dauzkagu.
Orain, energiak bete beterik dauzkagu.
Aupa neskas, como me alegro que os junteis varias para realizar actividades que llenan de ilusión nuestro corazón. Os he conocido através de Mujeres de pyrenaica y os animo que visiteis nuestro blog http://neskalatzaileak.blogspot.com y ya seria lo más si coincidimos en alguna salida. Miles de animos, ya que reuniros tantas me parece increible. Saludos. Ana Ruiz Secretaria de C Montaña Neskalatzaieak Gasteiz
ResponderEliminar