Batzuk aireportutan animoak astintzen, beste batzuk ostera... |
Abenduak 4 larunbata, kriston hotza goizean, beranduago hasten gara gure gaurko periploa. Arantzazutik Durura bidean. Eguraldia ezin hobea. Aspalditik eguzkia ikusi gabe. |
Oraindik raketak ipini gabe. Elur gutxi. |
Zaldiak miatzen janari bila. |
Durutik gora elur dexente eta raketak oinetan. |
Toki ederra gozatzeko |
Haizea... eta elurra... biak batera forma dotoreak osatzen |
Nahi gabe Tellakaskuetan agertu gara. |
Haizea jasatzen, argazkiak ez du ematen baina bolada gogorrak ditugu. |
Akaitz-Botreaitz eta atzean Anboto, badabiltza eskiadoreak pala horietan... |
Aizkorriko gailurreria. Oso Alpinoa dago. |
Artzanburura heltzen... Haize gogorra eta hotza hemen goian... |
Tontorrean hotza nagusi, baina oso pozik.. |
Buzoi koloreduna ere izoztuta |
Txindoki eta Aralar elurtuta. |
Jetsiera dotorea Bizkornia kollauruntz. |
Kanaleta dotore batetik jeitsi gara eta orain hemen bazkalduko dugu, toki idilikoan, hemen ez dabil iñor. |
Otzaurtetik gora San Adrian aterpera, egia da elur asko kendu duela haizearekin. Gaurko haize bortitza dago iragarrita. |
San Adrianeko tuneleraino heldu gara ondo tapatuta. |
Ezin da denbora asko egon, haizea eta hezetasunaren ondorioz. |
Estalaktitak barruan. |
Erromatar bidean jartzen ditugu raketak, babestuta gaude inguru honetan |
Goiko aldean ez, haize bortitza eta lainoak joan eta etorri dabiltza. Ez gara joango Aratzera desatsegina dago eta, haizea oso zakarra dabil , eta Argorrira igoko dugu, ez bait dugu ezagutzen. |
Tontorrean, haizearen enbatei aurre egiten |
Behian Zegama eta fondoan Erlo eta Ernio, kostan dirudi garbiago dagoela. |
Hemen berriz haizetik babestua |
Etxerakoan Txindoki agertzen zaigu, egun batetik bestera txuri kolorea galtzen ari da. |