2010/09/05

Arreta handiko ibilbidea Aspe bailaran












CANDANCHUtik LLENA DE LA GARGANTA 2.599m eta ASPE 2.645m












Ibilbideak bere osotasunean arreta handia eskatzen du, eta erne egotea besterik ez dago. Guztira 8 bat ordu inguru behar dira burutzeko.












Candanchu-tik goizeko 7:30etan atera eta GR 11 jarraituz, ordu erdi egin ostean, ezkerretarantz jo behar da. Bertan, ur-jauzi bat igaro behar da, eta II. graduko zailtasun-maila erakusten du gune honek.






















Ez da zaila baina erne egon behar dugu, harri buztiak labainkorrak baitira.
Paso de Aspe deitzen da.










Ba goaz gorantz











Aspe mendiaren zirkoa aurrean. Gu eskubian ikus daitekeen lepora goaz.











Eta atzera begiratzean, han dago Midi d´Ossau mendia mamuen antzera.











Edelweiss lore mordoa ikus daitezke eta horrek esan nahi du jende gutxi dabilela paraje hauetan. Hala ere, ezin gara nahiaina bertan gelditu, oraindik hasi besterik ez gara egin eta.











Brecha Wallon edo Paso de Napazal (2.330m). Igoera nahiko deserosoa da harri solte asko baitago.











Bidean, Llena del Bozora ez joateko erabakia hartu eta Llena de la Garganta igotzeko tximiniaren bila zuzentzen gara. Erabaki honek trilogia ez egitea suposatzen du.











Hauek beraien ingurunean dabiltza.











Hona hemen tximinia, harria hobeagoa denez igoera errazagoa da.











Tximiniaren ikuspegia goitik.











Llana del Bozo eta Bisaurin atzean.











Aspe, jendetza ikus daiteke tontorrean.











Llena de la Gargantaren tontorra.











Behean ikus daiteke nondik etorri garen, Aspe bailaratik hain zuzen.











Marimendiren propaganda. Genmaren oroimenez...











Mallo de Lecherines, orain dela 30 urte hara azkenekoz igo ginela...
Atzean Collarada.











Urrunean Palas, Arriel, Balaitous, Frondiellak, Cambalés...











Jaisten hasi gara. Hau bai zorakeria, topatuko al dugu irteera?...











La corniche, bidea aurkitu dugu eta aurrera goaz Aspera bidean.











Pareta malkartsuen oinarrian bidetxo bat aurkitu dugu.











Argazkiak ateratzeko inguru polita.











Aspe mendiaren tontorra. 5 ordu ta piku egin ditugu eta gainera pozik gaude. Eguraldiak segurtasun handia eskaintzen digu.











Tortiellasetik Candanchu aldera jeisten. Zenbat harri...











Ezkerrean Aspeko Cresta de los Murciélagos.
Tontorretik batzuk ikusi ditugu eskalatzen. Hori bai eztela guretzat
Hala ere, pozik gaude gaurko ibilbidea oso interesantea izan delako.

Arratsaldeko 4rak dira. Hankak freskatu eta etxera goaz.

1 comentario:

  1. Qué fotos, qué sitios para perderse!! y os habéis acordado de las marimendi..

    ResponderEliminar