Hegazkinetik eguraldi onarekin Mont Blanc, Grandes Jorasses, Tacul, Maudit... ondo ikusi ditugu |
Trenean goazela ere, bi pisuko trena lehenengo aldiz ikusi dugu. Suizoak ..... Trenean bidaiatzea oso komodoa da. Gainera puntual, puntualak. Hala ere gehiago kostatu zaigu trenaren prezioa, hegazkinekoa baino. |
Heldugara, justu, afaltzeko gaueko 9etarako. Suitzan berandu da afaltzeko baina... Oso afari gozoa eman digute eta ardo botila bat oparitu ere bai, lo egitera beste etxe batetara joan behar izan garelako (Hotela beteta dagoelako ). Hotela: La Reservè. Rekomendablea. Ondo hasi gar, Suizan prezio aldetik oso garestiak bait dira ardoak. Etxeak anbiente eta dekorazio egokia dauka. |
Abuztuak 10 Asteartea 1. ETAPA ST NIKLAUS (1127 mt) AUGSTBORDPASS (2894mt) GRUBEN (1818 mt) 6 ordu |
St Niklaus Herriko Plaza |
Hasteko teleferikoa hartu dugu, 800 metroko desnibela igotzen du. 10 fch (7,50 €)kobratzen digute. Jungura eramaten gaitu. |
Jungen (1958 mt). Hemen hasten gara ibiltzen. |
Indikazioak nahi dugun tokira eramaten gaituzte, oso ondo dago dana balizatuta Suitzan. |
Ederra tokia, eta bertatik atzera begira lehenengo 4000 metroko mendiak hasten gara ikusten, Nadelhorn eta Nadelgrat guztia Ried glaziarrarekin. |
Augustbordpass kollaura goaz, ibilbidea oso markatuta eta polita, eguraldia gaur ondo, bista ederra daukagu inguruan. |
Kollauan (2894mt) |
Kollaua pasa eta Turmentalekin egiten dugu topo. Alpage erraldoia |
Basoen gainean dauden pastizalei deitzen zaizkie alpaje. Ganauentzat paradisoa. |
Ia 1000 metro jetsi ondoren zerbait pikatzen geratzen gara, ez da toki txarra. |
Ikusten ari gara Gruben. Herri lasaia. |
Garai batean 4 baserri bakarrik zeuden.. |
Hemen estresik ez. |
Herriko Iturria |
Hemen egingo dugu lo, Hostal Wardersurh. Afaria goizo ematen digute eta horrela gaueko 10etarako ohean gaude. 16 japoniar azaldu dira (Chamonix-Zermat zeharkaldia egiten daude) eta literetan elkarrekin egiten dugu lo. Abuztuak 11 Asteazkena 2. ETAPA GRUBEN (1818mt) COL MIDENPASS (2790 mt) ZINAL (1675 mt) 7 ordu |
Turmannglaziarra. Aranean gaude. |
Bishorn, Weishorn, Turmanngletscher |
Atzean ditugun glaziarrak, Meidpass-erarte begi bistan izango ditugu eta bagoaz beste bailara batera. |
Etxola bat, ez da toki txarra egun batzuk lasai egoteko. |
Alpagea behian utzi eta Meidpass-eruntz goaz. |
Bidea nabarmen. |
Bertan (2790mt) |
Anniviers aranera goaz, fondoan, punto txuria Hotela. |
Honeraino ere heldu gara. Oso ospetsua omen da Hotela. |
Bertako Mirtilo tarta dastatzeko prest. |
Zinal herria oraindik urruti; heltzeko 2 ordu eta 800m-ko desnibela gelditzen zaizkigu.
Anniviers bailara ederra ikusten da.
Lora morea bere tximeleta eta guzti. |
Zinal |
Alpina Aterpeara ailegatu gara. Elgoibartar batekin ere egin dugu topo. Bishorn mendia egin dute eta aterpean daude. |
Hankak luzatzeko paseotxo bat eman dugu herrian zehar.Etxe ederrak daude hemen ere. Abuztuak 12 Osteguna 3. ETAPA ZINAL (1671 mt) COL SOBEROIS (2836 mt) LAC DE MOIRY (2249mt) COL TORRENT (2916mt) LES HAUDERES (1452mt), Bus AROLLA (2006 mt) 9 ordu |
Alpina Aterpean afaldu eta egin dugu lo. |
Lainu artean. Egun kaxkajua dirudi. |
Dent Blanche inguruko glaziarra agertzen da |
Moiry Aintzira, momentuan lainoak garbitu dira eta aintzira ikusten utzi digute Sorebois kollauan (2836 mt) gaude. Zelako kolorea.... |
Arantzaz betetako lora
Hemengo ganaua, behiak baino gehiago zezenak dirudite... Lakua pasa eta beste aldera, lainuen artean. |
Coll du Torrent (2916mt) Euripean
Les Hauderes eskumara. 3 ordu jartzen du!!. Balizak denbora aldetik oso justu markatzen dute. Gelditu gabe ia, justu justuan ematen dugu taila. |
Arratsaldean, Ongi etorria Alpeetako tronpa jotzen... |
Le Villen gaude. |
Eta , hemen ez dago (oraindik) toki lehorrik. |
Les Hauderesen gaude. |
Les Hauderesetik, busa hartu dugu, 20 minutuko ibilbidea eta Arollara etorri gara. Hostal Aiguille de la Tzan egiten dugu lo. Enkanto berezia du. Zenbat historioa egongo diren Hostal zahar honetan.... Abuztuak 13 Ostirala 4. ETAPA AROLLA (2006 mt) COL COLLOM (3082 mt) PRARAYER Aterpea (2010 mt) 8 ordu |
Arolla herria ikusi ere ez. De la Tza etxeko jabeak eraman gaitu Hostaleko Taxisean (ordu bete oinez) ibilbideko abiapuntura 10 minututan. |
Hasten gara eta berehala egiten dugu topo Arollako beheko glaziarrarekin.
Goian Collon mendia.
Tramo batean ferrata moduan igotzen.
Glaziarara gainean |
Glaziarraren atzerapena nabaria da... Atzean Arolla-ko Goi-Glaziarra
Paisaje desberdina!!
La Mitra del Obispo deitzen dan mendia. Ezaguna bertan.
Zeharkatzera goaz Glaziarra. Enkordatu egin behar gara.
Grietak bait daude...
Ondo balizatuta dago Arollako glaziarra. Gidak ikusten dira bidean. |
Kollauan zapi bat dago bertako postean "Otxandixoko jaiak" . en fin!!! |
Egunean jendea dabil batez ere oporretan. Italianoak
Jeitsiera ondo hornituta.
Ferrata moduan, Italian gaude. Bon Giornoka hasi behar gara, jendea badabil eta..
Arkaitzen artean lora hauek.
Place Moulineko Aintzira eta Biharko arana parean....
Taldetxoko hiru lagun. Agus, Jose Inazio eta Garbiñe.
Prarayer aterpean erropak eskegi eta irakurri pixkat. Tokia oso polita da eta aterpea bikaina.
Benetan ederra!!!!! Abuztuak 14 Larunbata 5. ETAPA PRARAYER Aterpea (2.010mt) COL VALCARNERA (3066 mt) BREUIL-CERVINIA (2006mt) Taxia 7 pertsonentzat (Kale) |
Oso eguraldi kaxkarra, bi ordu gorantz eta 2400 metrotan bueltatu behar izan gara.
Batzuetan ezinezkoa izaten da.... |
Penaz, baina beste hiru mendizalekin taxi bat hartzea lortu dugu Breuil-Cerviniara etortzeko. |
Cervinian, atsedenean Giden Hotelean |
Hau izango da gaurko "Cervino"ren ikuspegia
Eskusa besterik ez berriro bueltatzeko.
Hau da gure gainean ikusi beharko genukeena
Abuztuak 15 Igandea
6. ETAPA
BREUIL-CERVINIA (2006 mt)
THEODULPASS ( 3317mt)
ZERMATT (1606 mt)
6:30 Ordu
Eskultura harkaitzean, Maria Jose Erregina Cervinora igotzen, gida batekin6. ETAPA
BREUIL-CERVINIA (2006 mt)
THEODULPASS ( 3317mt)
ZERMATT (1606 mt)
6:30 Ordu
Kale nagusia, bertan gure Hostala.
Plan Maison-etik Breuil-Cervinia |
Bezperako elur berrian, "huella" irekitzen. Gu bakarrik gaude.
Paliza ederra hartu dugu Theodulpass-era heltzeko. Berez, baldintza onekin erreza da, baina gaur konplikatu egin zaigu. Goian, behelainoa, elurra eta euria. Markak ia, ia ez dira ikusten.
Italia-Suizako muga da (3317mt)
Aterpean, zelan izango dan jeitsiera komentatzen, guarda "pericoloso" esaten digu.. |
Theodul aterpetik irteten enkordatuta, grieta ugari daude eta gainera denak estalita.
Testa Grigia-tik datozen eski pistetara heldu gara. Hemen ere pitzadura ederrak daude.
Gutxienez, eguraldia apur bat hobetu da eta zerbait ikus dezakegu |
Trockener Steg-etik (2939 mt) Furi-ra (1829mt)teleferikoan. Berandu egin zaigu eta
eguraldia berriz okertu da.
1000 mt desnibela teleferikoan egiten dugun 10 minutuetan, teknologia azkenean hor dago.
Zermat urre
Toki idilikoa SUM ZEE
Oso ospetsua, Zermatteko kanposantua. Hemen omen daude Whymperren hezurrak.
Bera izan zen 1goa Matherhorn tontorrera igotzeko.
Zermatten gaude, Youth Hostel Jeunessen egiten degun lo. Gainezka dago. Poliglota. Abuztuak 16 Ostirala 7 ordu7. ETAPA ZERMATT (1606mt) EUROPAHÜTTE (2220 mt) |
Hasieria baso eder batetik. Perretxiko asko ikusten dira |
Basoa. Zuhaitz hauekin etxeak egiten dituzte. Pinu ederrak |
Le Tufteren baserria. Gaur ere euria daukagu. Hemendik eguraldi garbiarekin aurre aurrean Matterhorn ikusten da. |
Parean, Platthorn ingurua |
Ottawan (2214mt) |
Alpesetako "Siempre viva", esagutzen dugun baino haundiagoa. |
Europaweg (weg da bidea). Elur jauzien kontra, enborrak lotuta daude. |
Trafiko señaletan arriskua!! |
Grosellak |
Toki arriskutsuetan, sokak daude ipinita |
Bidea dotorea da, baina euripean eta ikuspegi handirik gabe. |
Arkitektura. Ingenieria |
Zubi espektakularra. Bide zaharra pikutara joan zen. Harriak jauzi eta jauzi, bildurgarria!!! |
Euri asko egiten ari denez, urjauzi ugari daude bidean. |
Hidratatzen, afaldu baino lehen |
Aterpe barrutik ikusten duguna parean Abuztuak 17 Ostirala eta 8. ETAPA EUROPAÜTTE (2220 mt) ST NIKLAUS (1127 mt) 6 ordu PD |
Bertatik, aranaren beste aldean Weisshorn-etik jausten den glaziarra daukagu begibistan |
Zubi espektakularra. Bide zaharra pikutara joan zen. Harriak jauzi eta jauzi, bildurgarria!!! |
Weisshorn eta Zinalrothorn |
Beraien Glaziarra |
Goian Dom (4545mt) Suizako mendi altuena, eta Lenspitze. Beraien Glaziarrrak |
Himalaian egongo bagina moduan. |
Mattertal bailara |
Behian Randa herria. Trena hortik pasatzen da. |
Atzera begiratzen degu azkenengo begirada botatzeko Cervinori, mendi honi buelta ematera etorri gara eta ez dugu ikusi gaur arte.... |
Puf!!!! Nondik gatozen... Atzean Theodoluspass.... |
Eskerretik eskumara, 4mila metroko mendiak Breithorn, Castor, Pollux |
Oso ondo dago balizatuta, baina badaezpada hobeto da geratzea paisaia ikusteko, bestela terreno inkomodoa da, erne egon behar da. |
Señalizazioa eta guzti. Errepidean bezala |
San Bernardo estatuarekin. Eta nik uste nuen San Bernardo mendiko txakur bat zela...... |
Hau bai kuriosoa bikoloreduna, hemengo (tipikal) ahuntzak. |
Artaldeak |
Basoan zehar kriston landaretza, bukatzear gaude gure periploa. |
Gasenried (1659 mt) |
Lora ederrak ere ikusten dira hainbat etxetako lorategietan |
St. Niklausen gaude. Periplo hau bukatu da. |
Hemen ez genuen bukatu, beste bi egun geneukan libre eta eguraldi hobearekin, bi ibilbide gehiago egin genituen. Bertan Ibilbide asko daude egiteko. Itzuliko gara berriro. Seguru... |
Aupa,
ResponderEliminarIaz Montblanceko tourra egin nuen bakar bakarrik, zazpi egunetan, bizkarrean behar nuen material guztia hartuta, camping denda barne.
Asko gustatu zitzaidanez, aurten Zerbinokoa egitekotan nago, baina ikusi dut glaziar bat igaro zenutela eta enkordatu egin zinetela. Horregatik, galdetu nahiko nizueke ea zer moduz ikusten duzuen glaziarra enkordatu gabe pasatzea, ea oso arriskutsu deritzozuen edo egiteko modukoa den.
Eskerrik asko aldez aurretik!