2010/06/29

Gredoseko Zirkua 2010 - 12 Emakume




Elgoibartik atera ginen gaueko 12etan.
Orduantxe hasten zen gure periploa
7 ordu egin genituen autobusean (geldialdiak, GPS-arekin erdi galdu bai eta desbideratu)
Behin prestatu eta 8:30etan hasi genuen gure mendiko plana.


Bide zabal eta ondo prestatua, loreak edonon. Ah! ze usain ederra...
Aurrean daukagu, gaur egingo dugun mendia, "Cabeza Nevada" (2.433 m).

Aurten denboraldia luzatzen ari da eta oraindik elur asko dago, ura ere bai, horrek ematen baitio indarra bertako paraje hauei. Liluratuta gaude!!


Aterpera ailegatu eta gauza batzuk utzi ostean, berehala hasi ginen gora joaten.

Aldapa gogorra eta lainoak ugari, ekaitza datorrela dirudi, zerbait jan eta korrika batean (gure neurrian) behera goaz blokez-bloke.
Eskerrak kairrei, ez baigenuen ezertxo ere ikusten.

Aterpera itzultzean atzean utziak geneuzkan tximista eta trumoiak.
Inguru honetara datorren jendearen gehiengoa Almanzor-era (2.592 m) joaten da, hau baita Gredoseko zein Sistema Zentraleko gailurrik altuena.
Argazkian agertzen diren bi gazteen esanetan, tontorrak oso baldintza gogorrak agertzen zituela adierazi ziguten.
Elur asko eta gogortua, 50ºko malda pikoa...
Gu ordea pozik gaude, aterpea topera baitago eta giro polita dago.

Hurrengo egunean euripean hasi gara ibiltzen, gaurko mendia errezagoa da eta ahaleginak egingo ditugu guztiok tontorrera iristeko.

Laguna Grande (1.980 m) lakua inguratzean, ur asko duenez busti ere egin gara.
Guretzako hau abentura bihurtu da.

Los Barrerones izeneko zonaldera goaz Plataformarantz doan bidea hartuz eta ondoren, eskumara jo dugu, lorez inguratutako bidea jarraituz Morezon (2.384 m) gailurrerantz.
Horrez gain, atertu egin du eta ikuspegia zabalagoa da orain. Hegoaldera begiratuz gero, Caceres probintzia daukagu eta iparraldean berriz, Avila.

Azkenean, danok pozik gaude, aurten ere sortea eduki baitugu eta eguraldia lagun izan baita.
Argazkian, Morezon gailurrean, atzean El Moro tontorra agertzen delarik.
Itzulerako bidaian hurrengo urterako txangoa pentsatu genuen. Auskalo!
Orain, energiak bete beterik dauzkagu.




2010/06/07

Tombu Robru.Tresvisora igotzeko beste aukera bat.

TOMBU ROBRU: Pikosetan.
Ibilbide hau aspalditik pentsatuta genuen,beste igoera batzuk egin ondoren "pendiente " bezala agertzen zen gure agendan. Zaila izango zela eta eguraldi egokiarekin egitekoa uste genuen. Behetik ikusita ez du ematen pasoa egongo denik.

Tombu: Orma batean dagoen sakonera. Robru: Gorri kolorekoa.
Artzaiak erabiltzen zituzten. Ez dute merito makala! Picosetan tombu mordua daude.

Ez du ematen baina ondo ornituta dago ibilbidea. Loreak eta...



Soka orma erdian.Azpian metro dexenteko jauzia. Hemen hasten da, edo bukatzen da?.



Buelta eman trepada apur bat eta atea pasa.
Atea jarrita dago ganaua ez pasatzeko, ez jausteko alegia...


Trepadita, ze polita.

Armadura????. Orain erdoilduta dago, bere garaian bere funtzioa beteko zuen. Hau pasa ondoren, beste 400 bat metroko malda igo behar da Pasá del Picayo bide ezagunera irten arte.


Tresviso gure aurrean agertzen da, bere kokagune berezian. Herri interesantea, atzean Europako Mendietako Erdiko mendikateko gailurrak:Peña Castil, Urriello, Alboak... Hau panorama!
Tresviso Kantabriako herria da. Kotxez heltzeko Asturiasetik, Sotresetik joan behar da.


Gazta "Picòn" ezaguna eta benetan ona da bere ezaugarri gastronomikoa. Sagardoa eskatzen du. Hara joan eta gazta edo "Chorizo a la sidra" jatea ia derrigorrezkoa da guretzat, gorputza tono onean jartzeko geratzen zaiguna ondo burutzeko.


Bide arruntetik jeisterakoan hor agertzen zaigu egindako igoera eta oraindik sinistezina dirudi hortik pasa daitekeenik. Orain beste begi batzuekin ikusten dugu.


Behin behian Urdon Ibaia bere indar guztiarekin hurbiltzen Deba ibairantz.
Zarata hemen, Indarra hemen, Edertasuna hemen.

Hurrengoko irteeran agian beste Tombu bat bilatzera joango gara....
Behin eta berriro sorpresak beterik bueltatzen gara etxera...Eta ibilbide gehiagorekin buruan. Hau da gure motibazioa!
Eskerrak Pikos txikia dela...