2010/12/06

Bi egunetan Aizkorriko Mendigunean

Batzuk aireportutan animoak astintzen, beste batzuk ostera...
Abenduak 4 larunbata, kriston hotza goizean, beranduago hasten gara gure gaurko periploa. Arantzazutik Durura bidean. Eguraldia ezin hobea. Aspalditik eguzkia ikusi gabe.

Oraindik raketak ipini gabe. Elur gutxi.


Zaldiak miatzen janari bila.

Durutik gora elur dexente eta raketak oinetan.

Toki ederra gozatzeko

Haizea... eta elurra... biak batera forma dotoreak osatzen

 Nahi gabe Tellakaskuetan agertu gara.

Haizea jasatzen, argazkiak ez du ematen baina bolada gogorrak  ditugu.

Akaitz-Botreaitz eta atzean Anboto, badabiltza eskiadoreak pala horietan...

Aizkorriko gailurreria. Oso Alpinoa dago.

Artzanburura heltzen... Haize gogorra eta hotza hemen goian...

Tontorrean hotza nagusi, baina oso pozik..

Buzoi koloreduna ere izoztuta

Txindoki eta Aralar elurtuta.

Jetsiera dotorea Bizkornia kollauruntz.

Kanaleta dotore batetik jeitsi gara eta orain hemen bazkalduko dugu, toki idilikoan, hemen ez dabil iñor.

Basoan zehar ibili gara. "Tundra" dirudi . 5 ordu ibili ondoren ba goaz etxerantz, ea bihar ze eguraldia egiten duen...       

                                                                                                         Hurrengo egunean, Abenduak 5, goizago jeikitzen gara. Eguraldia ez dago batere argi. Bidean Aralarrera joateko asmoarekin goaz baina bertan elur mordoa kendu duela ikusten ari gara. Ormaiztegin, Oltzaurtera joatea erabakitzen dugu eta Aratz aldera igo.


Otzaurtetik gora San Adrian aterpera, egia da elur asko kendu duela haizearekin. Gaurko haize bortitza dago iragarrita.

San Adrianeko tuneleraino heldu gara ondo tapatuta.

Ezin da denbora asko egon, haizea eta hezetasunaren ondorioz.

Estalaktitak barruan.

Erromatar bidean jartzen ditugu raketak, babestuta gaude inguru honetan

Goiko aldean ez, haize bortitza eta lainoak joan eta etorri dabiltza. Ez gara joango Aratzera desatsegina  dago eta, haizea oso zakarra dabil , eta Argorrira igoko dugu, ez bait dugu ezagutzen.

Tontorrean, haizearen enbatei aurre egiten

Behian Zegama eta fondoan Erlo eta Ernio, kostan dirudi garbiago dagoela.

Hemen berriz haizetik babestua

Etxerakoan Txindoki agertzen zaigu, egun batetik bestera txuri kolorea galtzen ari da

2 comentarios:

  1. ¡Qué paisajes! la nieve les da una nueva apariencia y las fotos son preciosas

    ResponderEliminar
  2. Es verdad!! es una sensaciòn ùnica que para empezar la temporada se saborea..

    ResponderEliminar