2010/07/27

Uztailean lakuz laku

Gorputza astintzen hasi gara.
Bal de Tenan.










Eguraldia zihurtatu gabe zegoen arren, Panticosako Balneariotik hasi gara oinez, Labaza lakuetarantz. Aldapa gogorra baina oso komodoa, zig-zag batean, txirrin-txirrin goruntz.

Lehenengo lakua guri begira. Atzean Xuan eta estalita Dientes de Batanes.












Hemen Panticosa aldera begira; Baldairan gure hurrengo helburua. Oso jende gutxi abiatzen da bertara. Ez ezaguna da eta...












Ba noa gorantz Labaza leporantz, motza baina malkartsua.














Igo gara lepora eta aurrean Brazato lakuak eta Bacias mendia ditugu ikusgai.
Hain ezaguna.
GR 11 bertatik pasatzen da Bujaruelo aldera.












Beti iruditu zait sinesgaitza hainbeste harri dagoen eremuan, zer nolako lora motak sortzen diren bazterretan.

























Euria egingo duela dirudi, baina ez... Sortea dugu.













Siempreviva pirenaica bidean. Begiradarentzako luxua.















Bueno, eguraldiak aguantatuko duela ematen du eta hankak freskatzeko geldiunea egin dugu. Hau bai gozada!













Beherakoan, Bramatueroko lakuetatik jaisten den ura ikusten dugu. Benetan ikusgarria da.


















Hurrengo egunean La Sarrara goaz, egingo duguna hitzartzeko daukagularik.

Ibiltzen hasi orduko, ura da nagusi inguruetan.


























Gora egin hala, Arrieleko lakuetara igotzea erabaki dugu, eta behin hara ailegatzean, ikusiko dugu zer egin.













Palas... Duela urte asko igo nuen, baina ikusten dudan bakoitzean bere dotorezia ikusgarria da.


















Sekulako eguraldia, ez genuen espero, agian hori dela eta, dena iruditzen zaigu zoragarria.














23 lore ezberdin gutxienez ikusi ditugu bidean.












Balaitus, Frondiellas, denak ezagunak egiten zaizkigu.
Geuk buelta emango diegu Kontrabandisten ibilbidetik.












Lakuz ingurautako bidea...












Respomusoko urtegia, Llana Cantal, Gran Facha...













Frondiellasetik datorren ur-jauzia.
Bidean, neguan izandako elur-jauziek eragindako estropizioak ikusi ditugu.


















Bueno, dagoeneko behean gaude. Ez gara inoiz Kanadan edo Alaskan izan, baina paraje hauek antzekoak iruditzen zaizkigu, zertarako haraino joan?


Uztaila erdialdean....










Zenbat ur...
Gu behintzat gustora, disfrutatu, gozatu...
Bal de Tenan...